MUGALUR proiektua heldu da!

Sailak/Tags

     Zure etxetik hurbil egingo dira tailerrak mugaren presentzia nola bizitzen dugun hausnartzeko    


    Zure etxetik hurbil egingo dira tailerrak mugaren presentzia nola bizitzen dugun hausnartzeko: 

    - martxoaren 1ean, ostiralarekin, 19:00etan, Berako Beralandeta gelan.

    - martxoaren 2an, larunbatarekin, 10:30etan, Sarako Lur Berri gelan. 

    Izena eman hemen

    Tailer horiek Garapen Kontseilua, Cederna Garalur elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitateak eramaiten ditu partaidetzan, NAEN euroeskualdearen diru-laguntzarekin.

    Tailerrek 2 helburu nagusi dituzte: 

    -muga zertarako eta nola pasatzen dugun gaur egun gogoetatu, mapetan marraztuz gure gaurko ohiturak, diagnostiko herrikoi bat osatu eta lurralde bakoitzeko errealitatea kondatu

    -biharkoari begira, zer egin dezakegun hausnartu, ibarretako garapen proiektuetan zein ekarpen egiten ahal duen mugaz-gaindikoan pentsatzeak aipatu, alde bateko eta besteko jendea bilduz, zer prest dagoen egiteko azaldu. 

    Ilustratzaile bat egonen da tailer bakotxean sorkuntza baten proposatzeko zuen bizipenetan oinarrituz. 

    Ondotik, pintxo baten inguruan momentu baten partekatzeko gonbidatuak izanen zizte! 

    Gazte, ez hain gazte, hautetsi, elkarte-kide, autonomo, biztanle, emazte, gizon…. interesa duzun ber, ongi etorria zira tailerrera. Hurbildu! 

    Informazio gehiago hemen

    EZ AHANTZ IZENA EMAITEA!