24.Korrika

Sailak/Tags
    raz

    24.Korrika - Euskara gara

    Korrika euskararen aldeko lasterketa erraldoi eta herrikoia da, AEK erakundeak 1980az geroztik bi urtez behin antolatzen duena. Lasterketa etengabea da: hamar egunez eta hamar gauez, lekukoa eskuz esku pasatuz, Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatzen ditu, euskararen aldeko mezu bat barnean daramala. Mezua ibilbidearen bukaeran soilik irakurtzen da. Bildutako dirua helduen euskara ikaskuntza eta hizkuntzaren sustapena laguntzeko erabiltzen da.

    2026ko edizioa, 24. Korrika, martxoaren 19tik 29ra iraganen da, Xiberoko Atharratzetik abiatu eta Bilbon amaituz, guztira 2.000 kilometro baino gehiago eginez etenik gabe.

    Aurtengo leloa “Euskara gara” da. Lasterketak Euskal Herriko hiri eta herri anitz zeharkatuko ditu, eta Azkainetik ere iraganen da martxoaren 25ean, goizeko 2:40ak aldera. Azkaingo haurrek ere haien Korrika Ttiki ekimena izango dute martxoaren 20an herriko karriketan. 

    Korrikaren bidean ohikoa da tokian tokiko elkarteek eta herritarrek giroa sortzea, euskarazko animazio, topaketa eta bestelako ekitaldiekin. Herritar orok parte har dezake korrikan korrika eginez edo kilometro sinboliko bat erosiz, euskararen aldeko ekimen hau sostengatzeko.


    "Korrika Basabürütik abiatzen”