Ongizate eta prebentzio goiza – Izen-ematea

Aste Urdina: 55 urtetik gorakoentzako goizaldia

Aste Urdina dela eta, Christine Irazoqui adinekoen auzapezordeak, Escapade elkartearekin elkarlanean, 55 urtetik gorakoentzat goizaldi berezi bat antolatzen du.

2026ko urriaren 8a, osteguna
10:00etatik 11:30era
Bil Toki

Goizaldi hau ongizateari, prebentzioari eta elkarretaratzeei eskainia izanen da.

Egitaraua:

Ongizate-gimnasia
Elorri Etchegoyenek gidatutako saioa, gorputza emeki zaintzeko.

Erorikoen prebentzioa
Eguneroko keinu eta ohiturei buruzko esku-hartzea, erorikoak prebenitzeko aholku praktikoekin.

Goizaldia eskainitako baso batekin bukatuko da, elkarrekin solastatzeko eta momentu goxo bat partekatzeko. 55 urtetik gorako pertsona guztientzat irekia.

Izen ematea herriko etxeko harreran edo azpiko formularioa betez : 

* batez markatuak diren eremuak baitezpadakoak dira

  • Ajouter vos champs au formulaire :
  • Option
    |
  • Option
    |
  • Option
    |
  • Option
    |
  • Option
    |
    Message en cas d'erreur : E-mail invalide. Format attendu : dupont@exemple.com