Klima Astearen baitan, Euskal Hirigune Elkargoak bultzatutako ekimenaren eta Azkaineko Herriko Etxearen lankidetzaren karietara, parte har ezazu natura ateraldi batean, saguzarrak ezagutzeko.
Euskal Hirigune Elkargoak, kostaldearen eta Euskal Mendialdearen arteko hainbat NATURA 2000 gune kudeatzen ditu, eta naturaguneen babesean engaiatua da, sentsibilizazio-ekimenak garatuz.
Horren karietara, Euskal Itsasbazterreko CPIEarekin elkarlanean, urririk diren natura-ibilaldi gidatuak proposatzen ditu.
Fantasia eta kondaira askoren iturri izan dira, eta maiz beldurra eragiten dute; baina, batez ere, ezezagunak zaizkigu saguzarrak.
Horietako batzuk Europan babestuta daude, eta haien presentziak Euskal Mendialdeko NATURA 2000 guneen izendapenean parte hartu du.
Euskal Hirigune Elkargoak saguzarrak ezagutzeko ateraldia proposatzen dizu. Euskal Itsasbazterreko CPIEko teknikari batek animalia hauen mundu liluragarria ezagutaraziko dizu. Saguzarrak gure etxe, lorategi, labar eta basoetan bizi dira.
Gaua heltzean, Azkaineko herrigunearen eta Arraioako haranaren artean egingo den ibilaldi batean, saguzarren bila abiatuko gara eta saguzar-espezie nagusiak ezagutzen ikasiko dugu.
Gaueko animalia hauen ekologia ezagutuko duzu. Irteera hau haiengan eragina duten mehatxuez hitz egiteko eta saguzarrak hartzeko eta babesteko egokiak diren tresnak aurkezteko aukera ere izanen da.
Informazio gehiago
05 59 74 16 18
abbadia.cpie.accueil@cpie-hendaye.fr

