Adinekoak

Adinekoeri laguntza

CCAS-eko langileak adinekoen zerbitzuko dira, administrazioko desmartxetan laguntzeko, egoera prekarioan direnen ondoan ahalegintzeko, etxean geldituak daudenak sustengatzeko. CCAS-eko arduradunak adinekoen etxeetan esku hartzen du, aldiz aintzinetik hitzordua galdetuta. Zbk : 05 59 54 68 37.

Etxeko lanetako laguntza zerbitzua

Herrian elkarte batzuek esku hartzen dute : Donibane-Lohizuneko AMICIAL : 05 33 09 61 90.

Zerbitzu horien bidez, etxeko lanetan laguntzaileak eta jarraikitzaileak, etxeetarat joaiten dira, garbiketak egiterat, erosketak ere, pertsonak garbitzen laguntzerat eta hauentzat bizigarri den sustengu psikologiko bat ekarriz.

Otorduen banaketa

Otruntzen banatzea, ADINA xahar etxeak kudeatzen du. Astelehenetik ostiralerat, goiz guziz,jatekoak etxeetarat eremanak dira. Xehetasun guziak : 05 59 54 68 37

Tele zaingoa

Tele segurtasun sistema bat da, adineko pertsonentzat edo elbarrituentzat. Horren bidez, gau eta egun eta asteko egun oroz, adikor dagon zentral batekin badute etengabeko lotura. Deirik baldin bada, inguruko pertsona bat segidan abisatua izanen da.

Presentzia berdea Baionan : Tél. : 05 59 54 68 37

Gripearen kontra txertatzea

60 urte eta gehiago duten pertsonentzat gripearen kontra txertatzea urririk da. Osasuntegia zentro sozialean iragaiten da, urriaren hondarrean eta azaroaren hastapenean.

Zahar etxea

Adina eraikuntza EHPAD bat da (besteen meneko diren adineko jendeak ostatalekua).

  • Ohe kopurua : 46
  • HAS (Haute Autorité de Santé) laguntza : Bai
  • EHPAD honek Alzheimer sailarik ez dauka.

EHPAD Adina
Chourio Bidea
64310 AZKAINE


  • Zuzendaria : Camille Guillot de Suduiraut anderea
  • Tél. : 05 59 51 69 00
  • Fax : 05 59 51 69 51
  • E-posta : secretaire@ehpadadina.fr

Bero handiak : pertsona ahulen erregistroan izena eman

Bero handien garaian laguntza behar izan dezaketen pertsonen herriko erregistroa osatzeko eta eguneratzeko, GEUZ Giza Ekintzarako Udal Zentroak izena ematera gomitatzen ditu ondoko pertsonak:

  • 65 urte edo gehiagoko pertsonak;
  • lanerako ezgaitzat ezagutuak diren 60 urtetik gorako pertsonak;
  • Ahalmen urriko pertsonak;

Erregistro horrek ahalbidetzen du, beroaldi berezi baten kasuan, pertsona ahulenekin harremanetan sartzea eta haien berri hartzea. Zuk edo zure hurbileko norbaitek izena eman nahi baduzue, GEUZ Giza Ekintzarako Udal Zentroarekin harremanetan sar zaitezkete:

05 59 54 68 37
ccas@mairie-ascain.fr

Herriko Etxera zuzenean hurbildu zaitezkete izena emateko.

Izena ematea urririk eta isilpekoa da, eta urte osoan egin daiteke.