Azkaineko aisialdi zentroko izen-emateak idekiak – 2026ko uda
2026ko udako oporrentzat Azkaineko aisialdi zentroko izen-emateak ekainaren 1etik 21era idekiak izanen dira, ICAP familia atariaren bidez.
Aisialdi zentroak haurrak uztailaren 6tik abuztuaren 26ra arte hartuko ditu, adin guzientzat egokitutako aktibitate anitzeko egitarauarekin: ateraldiak, jokoak, eskulanak, igerilekua, mendi ibilaldiak, gai bereziko egunak eta egonaldi laburrak.
Azkaindar familiek lehentasuna ukanen dute ekainaren 1etik 12ra bitartean. Ekainaren 13tik goiti, kanpoko familiek ere izena eman ahalko dute, gelditzen diren lekuen arabera.
Izen-emateak bakarrik internet bidez egiten dira, familia atarian: Portail Famille
Lehen izen-emate baten kasuan edo konektatzeko zailtasunik izanez gero, Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan sartzea gomendatzen da: 06.14.97.36.04 edo 06.18.62.02.06 zenbakian.
Familiei gogorarazten zaie haurraren dosierra osatua eta eguneratua izan behar dela (txertoak, asegurua eta administrazio agiriak), izen-ematea baliozkotua izan dadin.

