Akordeoi Eguna
Kornelio elkarteak antolatuta, maiatzaren 23an, larunbatean, Azkaainen Akordeoiaren Eguna ospatuko da.
40 akordeoilari baino gehiago bilduko dira, adin guztietako musikariak. Parte-hartzaileak Lesakatik, Elizondotik, Tarnosetik eta Azkaindik bertatik etorriko dira.
Egitaraua:
- 17:00etan, desfilea herriko karriketan
- Ondotik, kontzertua

