Artzaintzaren Nazioarteko Urtea  

Sailak/Tags
    raz

    Larrun mendia: artzaigoaren inguruko bi hitzordu urriaren 17an eta 18an

    Artzaintzaren Nazioarteko Urtearen karietara, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta bere partaideek bi hitzordu antolatu dituzte Larrun mendiko artzaintza, paisaiak eta jakintza tradizionalak ezagutzeko.

    Urriaren 17an, larunbata, 20:00etan – Zinema-eztabaida Urruñan

    Posta gelan, Comprendre l’écobuage dans les Pyrénées-Atlantiques filmaren proiekzioa eginen da, eta ondoren, erreketa tradizionalaren inguruko eztabaida.

    Izen-ematea beharrezkoa da: larhune@le64.fr

    Urriaren 18an, igandea – Larrun mendiko gailurrean ezagutza-eguna

    Artzainak, mendiko gidariak eta CPIEko animatzaileak publikoarekin elkartuko dira, artzaintzaz, Larruneko historiaz, mendiko bioaniztasunaz eta natura zaintzeko egin beharrekoez hitz egiteko. Natura 2000 eremuari buruzko erakusketa bat ere izanen da.

    Bi hitzordu horiek La Rhun-E mugaz gaindiko proiektuaren baitan antolatu dira, Larrun mendiko natura- eta kultura-ondarea ezagutarazi eta babesteko, artzaintzak paisaiak zaintzeko eta tokiko ohiturak transmititzeko duen garrantzia azpimarratuz.