Ascain en jeux: mahain jokoen festibalaren 6. edizioa Azkainen ospatuko da (Bil-Toki gelan, herriko etxean), honako egun eta ordutegietan:
- Azaroak 13, ostirala, 20:00etatik gauerdira arte
- Azaroak 14, larunbata, 14:00etatik 01:00etara
- Azaroak 15, igandea, 14:00etatik 18:00etara
Ehunka mahai-jokoren bidez, aisialdiko eta jolaserako jarduera ugari proposatuko zaizkizue. Horrez gain, rol-jokoetan hasteko tailerrak, Escape Game, ipuinak eta jokoak, Thiercelieux-ko otso-gizonen jokoa, Backgammon-a eta beste hainbat jarduera izango dira.
Ipar Euskal Herriko elkarteetako boluntarioek dinamizatutako mahai-jokoak izango ditugu.
Familian, lagunekin edo jokoen zaleekin elkartzeko aukera paregabea!
Ekitaldi hau Euskal Herriko aisialdi- eta joko-elkarte ugarik, argitaletxeek eta mahai-jokoen dendek dinamizatzen dute. Guztiak elkartzen dira beren zaletasuna ahalik eta jende gehienarekin partekatzeko.

