Azaroa ubela da... aske eta bizirik!
Azaroan, emazteen kontrako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna kari, Azkaineko Eme8 elkarteak hilabete osoko ekimen sorta antolatu du. Denon artean, indarkeriarik gabeko eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzen jarraitzeko gonbita da. Zatoz, parte hartu eta hausnartu gurekin!
Azaroaren 20an – “Bi arnas” dokumentala 19h, Olatz Dañobeitia eta Lorea Mentaberrirekin, Kontseiluko gelan,19h. Bi arnas torturari buruzko lekukotasun bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal
Azaroaren 21ean – Autodefentsa tailerra
Eman izena: 06 40 81 16 64
Bil Tokin 19h
Azaroaren 22an – LA PINYOSA kontzertua, Kilika Gaztetxean
Azaroaren 25ean – Elgarretaratzea Azkaingo plazan 19h
Azaroaren 28an – Aidüru kontzertua Xoko Onan 19h

