Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, Azkaingo herriko etxeak dantza gaualdi bat proposatzen dizue irailaren 26an, ostiralarekin arratseko 7etatik goiti, herriko plazan.
- 19:00 Ikasleak euskal dantza taldeko 15 minutuko sorkuntza
- 19:30 Neskena taldearen BADOA.
Laburpena : Denbora aitzinera doa eta itzuli egiten da ; errepikatzen den zikloa osatzen du, baina inoiz ez berdina, hala nola egunak, denboraldiak, errituak ... Denbora, zikloa ... Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du.
Urte askotan euskal dantza Ezpeletako herriko talde tradizionalean praktikatu duten 10 emakume gazteek osatzen dute talde hau.
- Koregrafia : Jose Cazaubon eta Zibel Damestoy
- Musika konposaketa : Mizel Zamora
- Bertsu idazketa : Haira Aizpurua
Gaualdian, Azkaingo Ikastolak pintxoak proposatuko ditu.