Bero handien garaian laguntza behar izan dezaketen pertsonen herriko erregistroa osatzeko eta eguneratzeko, GEUZ Giza Ekintzarako Udal Zentroak izena ematera gomitatzen ditu ondoko pertsonak:
- 65 urte edo gehiagoko pertsonak;
- lanerako ezgaitzat ezagutuak diren 60 urtetik gorako pertsonak;
- Ahalmen urriko pertsonak;
Erregistro horrek ahalbidetzen du, beroaldi berezi baten kasuan, pertsona ahulenekin harremanetan sartzea eta haien berri hartzea. Zuk edo zure hurbileko norbaitek izena eman nahi baduzue, GEUZ Giza Ekintzarako Udal Zentroarekin harremanetan sar zaitezkete:
05 59 54 68 37
ccas@mairie-ascain.fr
Herriko Etxera zuzenean hurbildu zaitezkete izena emateko.
Izena ematea urririk eta isilpekoa da, eta urte osoan egin daiteke.

