Biztanle kontaketa

Biztanle kontaketan izena ematea nahitaezkoa da 16 urtetik goiti

Frantses nazionalitatea baldin baduzue, 16 urtetik aitzina biztanle kontaketan izena eman behar duzue.

Urraspidea linean egin daiteke service-public.fr gunea edo herriko etxean: 05 59 54 68 30. 

Hornitu beharreko piezak

  • Nortasun agiri edo pasaporte balioduna
  • Familiako liburuxka eguneratua

Beharmendu hau bete ondotik, biztanle kontaketan sartua izatearen ziurtagiria helarazia izanen zaizue. Ziurtagiria zenbait urrraspideren karietara (18 urte aitzin Baxorako izena emateko, besteak beste) aurkeztu beharko duzue.

Soldadu erroldatzeari esker Administrazioak deituko zaituzte defentsa eta herritartasun egunera (DHE). Egun hartan emana izanen zaizue DHE-rako partehartze ziurtagiri indibiduala.

Biztanle kontaketa parte hartzen ez baduzue

  • Ez zarete DHE-ra deitua eta ezin duzue bertan parte hartu ;
  • Ezin duzue aginte publikoaren kontrolpean dauden konkurtso eta azterketetara (gida baimena, baxoa, etab.) izena eman 25 urte bete aitzin ; 
  • Zuen izena ez da zuzenki hauteskunde zerrendetan emana 18 urte betetzen dituzuelarik. 

Oharra : 16 urtetan nahitaezko errolda eta 5 urte guziez burutzen den biztanleen kontaketa desberdinak dira.