Bozka zerrendetan izena emateko

Bozka zerrendan izena eman behar duzue bozkatzeko ahalmena ukaiteko. Adinetara (18 urte) heltzen den frantses nazionalitateko pertsonaren izena zuzenki sartua da bizitegi nagusia duen hiriko bozka zerrendan, pertsona honek errolda urraspideak 16 urtetan bete baldin baditu.

Zuen izena emateko, edo herriko etxeko hargunera joan behar duzue, edo urraspideak linean bete.

 Hornitu beharreko dokumentuak

Izena linean emateko eta herriko etxean emateko:

  • Zuen nortasun agiria
  • Bizilekuaren frogagiri izendun bat

Izena herriko etxean emateko

Izena ematekocerfa n°12669 (pdf - 294Ko) inprimakia har ezazue (inprimagailurik ez baduzue, herriko etxekoa erabil dezakezue).

Izena linean emateko

  • France Connect-era jo izena linean emateko
  • Zuen bozka karta postaz zuen etxebizitza nagusira igorria izanen zaizue.

Zuen izena emateko eskaera egina baldin baduzue baina zuen karta edozoin hauteskunde aitzin ez bazaizue igorria izan, jakin ezazue zuen nortasun agiria erakutsiz bozkatzen ahalko duzuela.