Azkaingo auzo-batzordeen sorrera

Sailak/Tags
    raz

    Zure auzoko ordezkari izan zaitez!

    Zure auzoak ideiak baditu, entzunaraz itzazu!

    Azkaineko herriak 6 auzo-batzorde sortu ditu, herritarren eta hautetsien arteko elkarrizketa indartzeko eta herritarrek herriko bizitzan parte har dezaten.

    Auzo bakoitzeko batzordea 2 herritar ordezkarik eta hautetsi erreferente batek osatuko dute. Ordezkarien eginkizuna auzoko beharrak, ideiak eta proposamenak helaraztea eta tokiko proiektuei buruzko gogoetetan parte hartzea izanen da.

    Zergatik auzoko ordezkari izan?

    • Auzoko beharrak eta ideiak helarazteko
    • Tokiko proiektuetan parte hartzeko
    • Herriko bizitzan eragile izateko
    • Herritarren eta hautetsien arteko elkarrizketa eta hurbiltasuna sustatzeko

    Nork aurkez dezake bere burua?

    • Azkaineko biztanlea izatea
    • 18 urtetik gorakoa izatea
    • Auzoko bizitzan parte hartzeko gogoa izatea

    Ez da gaitasun berezirik behar: parte hartzeko gogoa da garrantzitsuena!

    Izen-emateak 2026ko urriaren 04a arte irekiak dira.

    Hautagaitza aurkezteko