Herriko hauteskundeak Azkainen
Noiz ?
2026eko martxoaren 15an (lehen itzulia) eta 22an (bigarren itzulia) igandez, goizeko 8:00etatik arratseko 18:00ak arte.
Nun ?
Herriko 4 bozka bulegoak Andde Luberriaga kirol eremuko ezker paretan kokatzen dira.
Nola ?
Zure hautesle karta ekartzen baduzu ere, nortasun froga bat erakutsi beharko duzu bozkatu ahal izateko (nortasun agiria, gidabaimena, pasaportea).

