Euskara ikasteko "Euskaldundu" beka

Sailak/Tags
    raz

    Euskaldundu bekarekin, Euskal Hirigune Elkargoak euskarazko hiztunen kopurua garatu nahi du bere lurraldeko ikasleen, guraso gazteen eta biztanleria aktiboaren artean. Hirigune elkargoan bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduei, eta euskara modu intentsiboan ikasi nahi dutenei, diru-laguntza emateko aukera ematen du beka horrek, proiektu profesional, elkarte edo pertsonal baten barnean.

    Nori zuzendua zaio dispositiboa ?

    Programa hau 18 eta 64 urte arteko pertsonei zuzendua daie, Euskal hirigune elkargoan bizi eta euskararen eguneroko erabilera behar duen proiektu profesional, asoziatibo edo pertsonal bat aurkezten dutenei. Pentsio zibil edo militar baten onuradunak ez dira diruz lagunduko.

    Formakuntza hautagarriak 

    Diruz lagundu daitezkeen euskarazko prestakuntza trinkoek honako irizpide hauek bete beharko dituzte: 

    • Helburua: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (CECRL) B1, B2 edo C1 maila euskaraz eskuratzea. Lortu beharreko maila, beharrezkoa eta justifikatua bada, onuradunaren jarduera-sektorearen berezitasunen arabera egokitu ahal izango da; 
    • Intentsitatea: 30 ordu astean guttienez. 
    • Iraupena: guttienez 120 ordu eta gehienez 1.500 ordu, hautagaien hasierako mailaren arabera; 
    • Aldia: 2024ko abenduaren 15etik 2027ko abenduaren 31ra arteko eraketak; 
    • Lekua: Ipar Euskal Herriko lurraldeak, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Nafarroa, EAEko edo Nafarroako gobernuek baimendutako zentro batean.

    Bekaren zenbatekoa  

    Bekaren zenbatekoa honako hau izango da: 
    • 5 euro Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egindako prestakuntza-ordu bakoitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak edo Nafarroako Gobernuak baimendutako zentro batean; 
    • 9 euro Ipar Euskal Herrian dagoen prestakuntza-zentro batean egindako prestakuntza-ordu bakoitzeko. 
    Aurreikusitako bekaren zenbateko osoa hautagaiaren hasierako mailaren eta CECRLren B1, B2 edo C1 maila lortzeko behar den ordu-kopuruaren arabera kalkulatuko da. 

    Hautagaitzak aurkeztea 

    Hautagaitzak 2025eko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira, gauerdian. Eskaerak egin ahal izango dira: 

    • Internet bidez, eskabidea online egiteko inprimakia betez; 
    • Posta elektronikoz, formularioa bidaliz, behar bezala beteta honako helbide honetara: euskaldundu du@communaute-paysbasque.fr
    Informazio gehiago Euskal Herriko Hirigunearen webgunean.