Euskara Azkainen
Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara. Euskalduna da euskara dakien gizon edo emaztea. Jatorria oraindikotz ezezaguna baldinbada ere, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa. Gaur egun bost pertsonetarik bat euskal hiztuna da ipar Euskal herrian, azken inkesta dsoziolinguistikoaren arabera (2023). Datu eta zenbaki gehiago ezagutzeko hemen eskuragarri duzu inkesta : VII.INKESTA
Euskara praktikatu Azkainen
Euskara ez da bakarrik familiako intimitatearen hizkuntza. Irakaskuntzan, prentsan, entzun-ikusezkoetan, eta internet sareetan uhinkatzen da.
Kultura adierazpen berritzaileek egunero aberasten dute, eta ahozko literatura bera bizi- bizian dago, kantuaren, antzerkiaren edo ipuien bitartez. Nolaz ez aipa bertsularitzaren arte paregabea, eta honek jendeengan dakarren tirria, belaunaldi guziek gozatzen dutelarik nasaiki.
Azkainen hainbat elkartek aukera ematen dute euskara praktikatzeko bai helduekin bai haurrekin. Elkarte hauek atzemango dituzue aurkitegi horretan.
Bestalde berriki estrenatua izan den On! Piztu mugimenduaren webguneak tresna eta baliabide ainitz eskaintzen ditu euskaraz bizi nahi duten guzieri, deskubritu : ON! Piztu
Asteburuetan euskaraz gozatzen segitzeko Euskal Kultur Erakundearen agendan begiratzea gomendatzen dizuegu : AGENDA