Azken hilabeteetan etxez etxe ibili den kriseiluak bere bidea bukatu du, eta otsailaren 3an egin ginuen bukaerako besta Bil Tokin, giro goxo eta partekatuan.
Mila esker hurbildu zineten buraso eta haur guztiei, proiektuan parte hartzeagatik eta euskararen sua etxeetan pizten laguntzeagatik. Mila esker ere Oihana Zanponi kondalariari, euskararen suaren garrantziaz kontatu zuen ipuin eder eta hunkigarriagatik.
Eskerrik beroenak, halaber, zuen lekukotasuna eman znuten gurasoei. Agian, kriseiluaren argiak zerbait piztu du zuen familietan: hitz bat gehiago euskaraz, ohitura berri bat, edo euskararekiko hurbiltasun handiago bat. Pauso txikiak dira, baina denek batera bide handia egiten dute.
Segi dezagun, beraz, euskararen sua bizirik mantentzen, familiez familia eta belaunaldiz belaunaldi !




