Euskararen Kriseilua, etxez etxe dabilen euskararen sua

Sailak/Tags
    raz

    Euskararen Kriseilua  Azkainen 

    Euskararen Kriseilua proiektua gaur egun Azkaingo hiru eskoletan ari da garatzen. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da euskararen erabilerari buruzko gogoeta piztea etxe barruan.

    Kriseilua, lanpara sinbolikoa, etxez etxe ibiliko da. Etxe bakoitzean egun batzuetan geldituko da, eta denbora horretan familiek euskararen tokiaz hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izango dute. Ondoren, online auto-diagnostiko baten bidez, familiek egunerokoan euskararen erabilera indartzeko proposamen erraz eta egokiak jasoko dituzte, hala nola ipuin bat euskaraz irakurtzea, euskaraz jolastea edo marrazki bizidunak euskaraz ikustea.

    Proiektu honek, pausoz pauso, euskararen sua etxeetan pizten lagundu nahi du.

    Denbora berean, gurasoak ere sentiberatzeko hitzorduak antoalatu ditugu Azkaine eta Urruñan : 

    Euskararen Kriseiluaren programa