Euskararen Urtaroa 2025

Sailak/Tags
    raz

    Euskararen Urtaroa2025 : euskaraz bizitzeko hamaika ekitaldi !

    Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoa osoan euskara erdigunean izanen da.

    Euskararen Urtaroa heldu da eta aurten ere hamaika ekitaldi izango dira lurralde guztian: tailerrak, yoga saioak, jolasak, antzerkiak, ibilaldiak, proiekzioak, kantuak, irakurketak... egitarau anitza, adin eta gustu guztientzat!

    Ekimen hau elkarteek, herriek eta herritarrek bultzatzen dute eta helburu argia du: euskaraz aritzea naturaltasunez, goxotasunez eta lotsarik gabe, karrikan, kafetegian, lanean edo etxean.

    Urtaroan euskaraz hitzegitearen plazera ospatzen da, tokiko ekimenak ezagutzen dira eta euskaltzaleak elkartzen dira —bakoitza bere modura, baina helburu berarekin: euskarari bizia ematea. Bi astez, euskara izango da protagonista...eta harekin batera, gure lurralde osoa!

    Etorri, parte hartueta gozatu euskaraz!

    Egitaraua hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/gertakariak/euskararen-urtaroaren-2025eko-egitaraua