Euskaraz Barra Barra

Sailak/Tags
    raz

    Euskaraz Barra Barra Azkainen : egin dezagun euskara ikusgarri gure herriko saltegietan!

    Azkaineko Herriko Etxeak, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, Euskaraz Barra Barra egitasmoa abian jarri du gure herriko saltegietan eta publikoari harrera egiten dion leku guzeitan.

    Ekimena osoki urririk da, eta helburua da euskaraz aritzeko aukera duten lekuak agerian jartzea. Zure establezimenduan langile batek bederen euskara ulertzen badu, jadanik parte har dezakezu. Parte hartzen duten saltegi eta establezimenduetan, mahain gaineko euskarria edo txapa ikusiko duzu, seinale argi batekin: hemen euskaraz aritzeko aukera baduzu!

    Beraz, logo hau ikustean, ausartu euskaraz mintzatzera!

    Helburua sinplea da: euskarari leku egitea eguneroko bizian, eta hizkuntza ohiko harremanetan naturalki erabiltzea.
    Langile guziak elebidunak ez badira ere, bezero euskaldunak ongi etorriak izanen dira, eta euskararen erabilera sustatzea izanen da lehentasuna.

    Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatzen dute, euskararen lurralde osoan marka bateratua zabaltzeko asmoz.

    Azkainen dispositiboan parte hartzen duten lekuak dira : 

    • Susperregui okindegia
    • Au Croissant de la Rhune okindegia
    • Maider eta Alain denda
    • Allianz asurantza
    • Xoko Ona ostatu jatetxea
    • Plazan ostatua 
    • Atelier Vert lore denda
    • Spar denda 
    • Etorri jatetxea
    • Pizz'Herria
    • Azkaineko farmazia 
    • Physiorhune kinesiterapeuta
    • Jérôme Higos masajegile
    • Kilima haurtzain etxea
    • Azkaingo turismo bulegoa
    • Enemila jantzi denda
    • Alboa ostatu tabakoa
    • Begi Bistan terapia - Elorri Arin Elizagoien


    Informazio gehiago :