Joël Dagès-en ehungintzako obra erakusketa 

Sailak/Tags
    raz

    Joël Dagès artista jantzi tindatzailea da. Landesetako Narrosse-en lan egiten du. 30 urtez Parisen modan eta erakaskuntzan lan egin eta gero, 2019an Landesetara itzultzen da bizitzera. 

    Joël Dagès-ek tindaturiko ehungintzako obrak sortzen ditu, eskuz. Pareta oihal hauek margolanak bezala pentsatuak dira, paisaiak irudikatuz koloreen osaketa eta marrazkien bidez. 

    Erabiltzen dituen koloregaiak begetalak dira denak, tindatze teknikak arbasoenak eta oihalak bigarren eskukoak. 

    Joël Dagès-en erakusketa ikusgai izango duzue Azkaingo Serreseko kaperan, 2025eko uztailaren 5etik 14ra, egunero arratsaldeko 3etatik gaueko 8ak arte. 

    Bere erakusketak "AU BORD DE L'ORAGE / EKAITZA HASTEKO PUNTUAN" izena du.