2026ko Azkaingo bestak

Sailak/Tags
    raz

    Azkaingo besten programa eskuragarri da hemen.

    2026ko Azkaingo bestak: hitzordua abuztuaren 12tik 16ra!

    Abuztuaren 12tik, asteazkena, 16ra, igandea, Azkaine bestetan izanen da! Bost egunez, giro ona, musika, kirola, kultura eta tradizioak izanen dira nagusi, haur eta helduen plazerrarentzat.

    Programa aberats eta anitz honen gibelean, elkarlan handia da. Herriko etxeak bihotzez eskertu nahi du Azkaingo Betsa Komitea, baita herriko elkarte, boluntario eta bestak prestatzen eta herriko bizia animatzen laguntzen duten pertsona guziak ere.

    Bestak asteazkenean hasiko dira, mus txapelketarekin. Ostegunean, berriz, Euskal Kulturaren Eguna izanen da, kantua, bertsolaritza, dantza, kontzertuak eta hainbat animaziorekin. Aipamen berezia merezi du abuztuaren 13ko Euskal Kulturaren Egunak. Aurten, eguna elkarrekin antolatzeko mobilizatu dira Ikastola, Ikasleak, Eme8, Gaztetxea, EKE eta Bertsolarien Lagunak. Herriko eragile horien arteko elkarlanari esker, euskal kultura egun osoan zehar biziaraziko da, kantu, bertso, dantza, kontzertu eta animazioen bidez.

    Abuztuaren 14an, ostirala, bestak ofizialki irekiko dira Joaldunen desfilearekin, euskal dantzekin, haurren triatloiarekin, pilotarekin eta zikiro afari tradizionalarekin. Ondotik, gauak musikarekin jarraituko du.

    Abuztuaren 15ean, larunbata, pilota, euskal jokoak, Pontx Pailazoaren ikusgarria, Gaztetxeak antolatutako bazkaria eta musika gau handia izanen dira. Besteak beste, Zea Mays, Moca, Kalume eta DJ Etxekoi izanen dira taula gainean. Gauaz gozatzeko, 4ak arte taxi zerbitzua urririk ere izanen da.

    Azkenik, abuztuaren 16an, igandea, Jérôme Laduche pilota txapelketako finala, mutxikoak eta Catalina Gommès-en flamenko ikusgarria izanen dira, eta besta azken kontzertuekin eta animazioekin bukatuko da.

    Milesker Azkaingo Besta komiteari, elkarteei, boluntarioei eta bestak antolatzen eta arrakasta izan dezaten laguntzen duten guziei!

    Egitarau osoa eta ordutegi guziak ondoko besten programa ofizialean atzemango dituzue.