Azkaingo bestak : indarkeria sexista eta sexualen prebentziorako protokoloa

Sailak/Tags
    raz

    Azkainek indarkeria sexista eta sexualen prebentziorako neurriak indartzen ditu.

    Azkainek indarkeria sexista eta sexualen prebentziorako neurriak indartzen ditu

    PROTOKOLOA 2026

    Udako bestak hurbiltzen ari direla, Azkaineko Herriko Etxeak berriz ere bere engaiamendua berresten du, besta giro segurua, errespetuzkoa eta guzientzat atsegina segurtatzeko.

    2026ko udarako indarkeria sexista eta sexualen prebentzio eta artatze protokoloa eguneratu da. Euskal Hirigune Elkargoaren Berdintasun Batzordeak abiatu zuen ekimen horren ildotik, gaur egun Azkaineko herriko bestetako antolakuntzaren parte da.

    Protokolo horrek jokabide sexista eta sexual guziak hartzen ditu kontuan: hitzezko jazarpena, irainak, segika ibiltzea, sexu erasoak eta pertsonen segurtasuna arriskuan ezartzen duten bertze jokabide guziak. Halaber, jokabide arrazistak, homofoboak eta sumisio kimikoarekin loturiko egoerak ere barne hartzen ditu.

    Besten denboran, hainbat neurri ezarriko dira:

    • prebentzio eta sentsibilizazio komunikazioa, bestak baino lehen eta bestetan zehar;
    • «Angela Ge» dispositiboa, laguntza behar duen orok aterpe seguru bat atzeman dezan dispositiboarekin bat egin duten ostatu eta eragileen bidez;
    • erreferente sare bat, erreski ezagutzeko modukoa, biktimak edo lekukoak entzun, lagundu eta bideratzeko;
    • Jauregia izeneko harrera gune segurua, biktimak babestu eta behar izanez gero larrialdi zerbitzuek edo segurtasun indarrek esku hartu ahal izateko.
    Azkaineko Herriko Etxeak oroitarazten du denek badutela beren egitekoa: inguruan adi egotea eta egoera kezkagarriak berehala jakinaraztea. Errespetua, adostasuna eta elkartasuna dira Azkaineko bestak guzientzat seguru eta goxo izan daitezen oinarriak. Elgarrekin, egin ditzagun Azkaineko bestak denentzat seguru eta errespetuzko.

    Dokumentu osagarriak : 

    Bortizkerien kontrako protokoloa elkargoa

    Guide stop harcelement de rue