Film proiekzioak

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2026/04/14tik, 16:00etatik - 2026/10/09ra

    • Helbidea

      Kilika gaztetxea

    Azkaingo Kilika Gaztetxeak bi film proiekzio proposatzen dizkizue euskaraz, apirilaren 14an arratsaldeko 17:00etan eta 19:30etan : 

    One Piece, Eiichirō Oda mangakak sortutako manga eta animea da. Sailak Monkey D. Luffy izeneko gazte baten istorioa kontatzen du, zeinak Shanks izeneko bere lagun piratak inspiratuta, Piraten Erregea izatea burutzeko bidaia bat hasten duen. Horretarako, aurreko piraten erregea izan zen Gol D. Rogerrek utzitako One Piece altxorra aurkitu beharko du.  

    Karmele Asier Altuna gipuzkoar zinema zuzendariaren euskal film dramatikoa da, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarrituta. Ondarroa, Euskal Herria, 1936ko urria. Frankoren armada herrian sartuko da, eta 24 urteko Karmele Urresti erizain gaztearen familiak Frantziara alde egingo du itsasontzian.