Hilerriko kontzesioa

Estatu zibila – herriko biztanleria zerbitzuarengana joz egiten da kontzesio eskaera, Hitzordua hartuz : 05 59 54 68 30.

Bi hilerri daude Azkaine herrian:

  • Ohidurazkoa elizaren gibelean
  • Landareztatu bat (piska bat beherago)
  • Kolunbario bat
  • Oroimenaren loretegi bat

Ehorzte eskaerak

Hilerrian ehortziak izateko eskubidea dute:

  • Bizitegia herrian duten pertsonek, nonahi hil badira ere
  • Herriko hilerrietako batean familiako hilarrian ehortziak izateko eskubidea duten pertsonei, bizitegia bertan ez badute ere eta beste nonbait hil badira ere.

Hilerriko zerbitzua

Ondokoen ardura du hilerrietako zerbitzuak:

  • Hilerrietako kontzesioen saltzeaz eta hauen berritzeaz (bizitegia Azkainen duten pertsonei erreserbatua)
  • Salmenta prezioen jarraitzeaz
  • Ehorzte eta hilerrien zaintza orokorraz
  • Operazio hauei dagozkien artxiboen atxikitzeaz
  • Baimen desberdinen jarraitzeaz (obrak, ehorzteak, hilobitik ateratzeaz)
  • Operazio hauei dagozkien artxiboen atxikitzeaz
  • Publikoaren harreraz eta informatzeaz

Hilerriko kontzesioa erosteko prozedura

Kontzesio eskaera herriko etxeko Biztanleria zerbitzuan egiten da: 05 59 54 68 30.