Euskal arrantzaleak, marinelak, kortsarioak eta piratak
Maiatzaren 28an, ostegunez, 19:00etan, Azkaineko Kontseilu Gelan, hitzaldi interesgarri bat izango da: “Euskal arrantzaleak, marinelak, kortsarioak eta piratak”.
Itsasoarekin lotutako gure historiaren atal zirraragarri bat ezagutzeko aukera paregabea izango da. Hitzaldia euskaraz izango da, eta frantsesezko aldibereko itzulpena eskainiko da.
Sarrera libre.
Antolatzailea: Hitzamintza Elkartea.

