Sagarraren Eguna

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2025/10/05, 09:30etik

    SAGARRAREN EGUNA - URRIAK 5, IGANDEA 

    Urriaren 5ean, igandean, Berri sagardotegiak bere ateak irekiko ditu euskal sagar eta tradizio festa handi baterako. 

    Goizetik hasita, ttikiek eta handiek sagardiko sagar bilketan parte hartzeko aukera izango dute; Saggaren tinkatzea egin eta sagardoa nola egiten den ikasteko aukera izango dute. Goizak taloa egiteko tailer batekin segituko du. Bazkalorduan, sagardotegiko bazkari handi bat zerbitzatuko da, euskal kantuen erritmoan. Arratsaldean, Herri Kirolakin animatuko dira bazterrak, eguna umore onean hesteko. Sagarra ohorezkoa izango den, familia eta besta giroko hitzordu bat izango da .

    Programa : 

    09:30 → Sagar bilketa sagardian (sagardotegitik 1,5 kilometro - aparkaleku ok)

    11:00 → Sagarrak tinkatu (sagardotegian)

    11:30 → Taloa egiteko tailerra (sagardotegian)

    13:00 → Bazkaria sagardotegian euskal kantuekin.

    15:30 → "Herri kirolak" animazioa

    Hitzordua Berri sagardotegian.