Departamenduko Autonomiaren Etxea abian.
Istripuak, eritasunak, elbarritasunak, edo zahartzaroa, autonomia galtzeko hainbat egoera dira, eta guk, edo gure senideren batek, agian aurre egin beharko diegu egoera horiei. Zuen informatzeko eta zuen desmartxetan lagundua izateko, Departamenduko Kontseiluak eta Departamenduko Pertsona Elbarrituen Etxeak martxan ematen du Autonomiaren Departamenduko Etxea (MDA64).
Laguntza guzien berri ukanen duzue www.mda64.fr webgunean edo deituz 05 59 04 64 64.