Bereizketa jestu egokiak !

Sailak/Tags
    raz

    Bereizketa-jestu egokiak

    Gure hondakinei bigarren bizi bat ematea denen esku da. Horretarako, ezinbestekoa da hondakinak ongi bereiztea. Zenbait hondakin ez dira sekula zakarrontzi horira bota behar. Hona hemen zer egin behar den.

    Pilak

    Ez bota edukiontzi horian!

    Pilak biltzeko guneak badaude saltegi batzuetan, gune publikoetan eta herriko etxe askotan.
    Zure inguruko pilen bilketa puntua atzemateko: Communaute pays basque.fr/dechets/les-points-de-tri

    Jokoak eta jostailuak

    Ez bota edukiontzi horian!

    2024tik goiti, joko eta jostailuak biltzeko edukiontzi bereziak ezarriak dira lurraldeko 25 hondakindegietan.

    Egoera onean diren joko eta jostailuak tokiko elkarteetara ere eraman daitezke.

    Gailu elektriko ttipiak

    Ez bota edukiontzi horian!

    Gailu elektriko eta elektroniko guziak onartzen dira lurraldeko 25 hondakindegietan, horretarako berezituak diren kutxetan.

    Horrez gain, saltegi askok ere hartzen dituzte erabilitako gailuak.

    Ehunak eta zapatak

    Ez bota edukiontzi horian!

    Ipar Euskal Herri osoan zehar, 290 ehun-bilketa gune badira.
    Ehun mota guziak utz daitezke han, baita tatxatuak edo andeatuak direnak ere.
    Egoera onean diren arropak eta zapatak, elkarteetara edo bigarren eskuko saltegietara ere eraman daitezke.

    Keinu xume bakoitzak balio du gure ingurunea zaintzeko. Milesker zuen engaiamenduarengatik.