Biodibertsitatea eta osasuna – Pierre Lannes-ekin topaketa : Lakastak: oihanean zein lorategian, gure osasunerako egiazko arriskua
Euskal Hirigune Elkargoak antolatutako KLIMA astearen karietara, Azkaineko Herriko Etxearekin eta Akitania Berriako Osasun Eskualdeko Agentziarekin (ARS NA) elkarlanean, Pierre Lannes-en hitzaldia proposatzen dizuegu.
Pierre Lannes albaitari erretiratua da eta France Lyme elkarteko Administrazio Kontseiluko kidea. Elkarte horrek lakastek transmititzen dituzten eritasunen (MVT) aurka borrokatzen du. Horien artean ezagunena Lyme gaitza da.
Hitzaldiaren ondotik, publikoarekin truke eta eztabaida momentu bat izanen da.
Topaketa hau aukera izanen da gure eguneroko ingurunean lakastek dakartzaten arriskuez sentsibilizatzeko: lorategian, ibilaldietan, mendian edo animaliekin, hala nola txakurrekin, katuekin edo zaldiekin.

