Lesaka-Azkaine Eguna

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2025/10/04, 08:00etatik

    Azkaine & Lesaka : 45 urteko parekatzea, besta eta adiskidantza egun bat urriaren 4an !

    1980tik, Azkaine (Lapurdi) eta Lesaka (Nafarroa) senidetuak dira. Laurogei hamarkadatik gorako adiskidantza. Harreman hori, kulturak, euskarak eta muga gainetik elgarrekin atxikitzeko nahikeriak elikatzen dute.

    Azken urteetan, trukaketak xumeagoak izan dira. Bainan gaur senidetzearen dinamika berpiztearen xedea hor da, aspaldiko harreman horri indar berria emaiteko. Urriaren 4ko eguna, nahi horretan kokatzen da.

    Eguneko programa : 

    8:00 – Mendi ibilaldia Lesakatik Azkainera.

    8:00–13:00 – Azkaineko eta Lesakako ekoizleen merkatua plazan.

    11:30 – Kornelio Kantuz-eko musikariak merkatuan.

    14:00 – Ikastolak antolaturiko bazkaria, Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsularien parte hartzearekin. (Izen emateak HelloAsso)

    17:00 – Pilota partidak, Azkaindarrak Bat-eko eta Lesakako jokalari gazteekin.

    18:00 – Dantza saioa bi herrietako taldeekin.

    19:00 – Bertsu poteoa herriko ostatuetan.

    BAZKARIA ERRESERBATU HEMEN !