Herriko etxeak Tap Trap moduko zepo bat proposatzen die azkaindarrei, etxeka, espezie inbaditzaile horren biderkatzea mugatzeko. Helburua: udaberri hasieran erreginak harrapatzea, kofoin berriak murrizteko. Tranpak udazkenaren hasieran ere jarri behar dira, urria eta azaroa bitartean.
Tap Trap moduko zepoa asiar liztorraren kontra (udaberrian)

Errexa da: plastikozko botila bat hartu, botila erdia arte garagardo argia barnean isuri, Tap Trap lotu eta landare batean zintzilikatu, berdearen erdian, lurretik 2 metrotara inguru.
Zepoa herriko etxeko harreran eskatu dezakezua, erreserbak ahitu arte.
Instalazioa: udaberriko lehen egun eguzkitsuetatik. Zepoa lurretik bi metrora ezarri, eguzkitan. Erlauntzen inguruan, antzinako lizar kabien inguruan eta loretan diren zuhaixketan.
Zepoaren segipena : 10 egunean behin berritu beharko da, eta 3 liztor hil sartu. KASU zepoa nahitaez mugitu beste intsektu motak harrapatzen baditu.
Liztor kofoin bat ikusten baduzu Alice Touzé herri zaintza deitu eta herriko etxea abisatu, 07 56 09 21 15 telefonoan.
Bestalde, BeesForLife plataforma ere erabil dezakezu. Plataforma horrek zepoen segimenduak/lokalizazioak eta Asiako liztorren habien seinalatze/suntsiketak kudeatzen ditu.

