Apirilaren 20an, igandea, LORATZEN ikusgarria
izango da Biltokin goizeko 11:00etan.
Bat egin & Alabena 2 konpainien arteko elkarlana.
Sinopsia :
Lore baratzezaina da eta bere lanean eta ohiko mekanismoetan buru belarri
murgildua da. Dena kontrolpean du, hori da, behintzat, berak uste duena.
Poliki, poliki, Lorek zerbait hautemaiten du urrunera eta beregandik hurbilago
gero. Horrek bere lanean eta bizitzan traba sortzen dio.
Loratzen, xantier apaindura batean iragaiten den ikuskizun fina da.
Joan arau, Loreren nahigabeak biluziak dira. Ikusgarrian lengoia bisualak,
soinudunak, hitzezkoak, ikustezinak, salatzen du bere berezitasunaren bila ari
den pertsonaiaren konplexutasuna.
Umorez eta poesiaz beteriko dantza, antzerki, musika eta kantu ikusgarri bat,
familian ikusteko !
6 urtetik goiti - Euskaraz - Iraupena : 30mn
Sartzeak salgai egun bertan : Urririk haurrentzat - Helduak 15 urtetik goiti
10€
Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean 05.59.54.66.89