Loto – Euskaraz Bizi (Ikastola)
Azkaingo Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak Loto Goxo bat antolatzen du otsailaren 22an, igandez, Achafla Baitan (20 lot Maldatxoa, Azkaine). Ateak 13:30ean idekiko dira eta lotoa 15:00etan hasiko da. Erreserbak Hello Asso bidez egin daitezke otsailaren 20a arte; egunean berean ere ordainketak xehez onartuak izanen dira, lekuak gelditzen badira.
Arratsaldean zehar, krakada ere izanen da, janari eta edariekin, eta sari ainitz irabazteko aukera eskainiko da. Orotara 5 000 € banatuko dira, horien artean 1 000 €-ko bonoa bidaia agentzia batean. Zatozte denak giro goxoan une atsegin bat partekatzera!

