Azkaingo Eguberriko merkatua 2026

Sailak/Tags
    raz

    Azkaineko Eguberriko merkatua: erakusleak bilatzen ditugu

    Azkaineko Herriko Etxeak Eguberriko merkatua antolatzen du 2026ko abenduaren 13an, igandearekin, 10:00etatik 18:00etara.

    Artisauak, sortzaileak, tokiko ekoizleak eta elikadura arloko profesionalak gonbidatuak dira urte bukaerako bestei eskainitako egun honetan parte hartzera.

    Nor izan daiteke erakusle?

    Merkatuan honako hauek parte hartzen ahalko dute, besteak beste:

    • artisau eta sortzaileek;
    • tokiko ekoizleek;
    • elikadura arloko profesionalek;
    • Eguberriko giroari lotutako produktuak eskaintzen dituzten saltzaileek.

    Artisau-lanak, apaingarriak, bitxiak, osagarriak, edergintza-produktuak, opari-ideiak, tokiko produktuak eta elikagai bereziak eskaini ahalko dira, besteak beste.

    Azkaineko Herriko Etxeak hautatuko ditu erakusleak, eskaintza anitza eta kalitatezkoa bermatzeko.

    Informazio praktikoa

    2026ko abenduaren 13a, igandea
    10:00etatik 18:00etara
    Azkaine

    Erakuslekua: 3 m x 3 m
    Lekua: 30 € 

    Metro gehigarria : 8€

    Erakusle bakoitzak bere materiala ekarri beharko du: barnuma, mahaiak, aulkiak, argiztapena eta erakusketarako materiala.

    Postua 8:00etatik aitzina muntatzen ahalko da eta 10:00etarako prest egon beharko da, merkatua publikoari ireki aitzin.

    Nola izena eman?

    Parte hartzeko, izen-emate fitxa inprimatu, bete eta eskatutako agiri guztiak igorri beharko dira.

    [2026ko Eguberriko merkatuaren araudia deskargatu]

    Telekargatu izen emateko fitxa eta berriz bidali

    Erakusle kopurua mugatua denez, Azkaineko Herriko Etxeak jasotako hautagaitzak aztertuko ditu.

    Espediente osoak bakarrik aztertuko dira, lekuak eskuragarri diren heinean.

    Informazio gehiago

    Kultura Zerbitzua – Azkaineko Herriko Etxea
    San Ignacio karrika – 64310 Azkaine
    kultura@mairie-ascain.fr