Ez huts egin uda huntako Muga Gabe zirku festibala, aurtengo uztailaren 11tik 13ra iraganen da !
Zirku modernoa deskubritzeko parada ostiral, larunbata eta igandearekin, festibalaren laugarren edizio horretan. Helduak eta haurrak liluratuko dituen programa eskainiko du Muga Gabe-k, zirku garaikidearen munduan murgiltzeko.
Aurten, Azkaine, Bera, Biriatu eta Urruñan iraganen dira hitzorduak, bai ikusgarriak bai deneri idekiak diren tailerrak. EASAC Ecole d'Acrobatie du Spectacle Arts du Cirque zirku eskolarekin partaidetzan.
2025eko edizio horrentzat :
- 4 zirku konpainia gonbidatuak
- 6 tailer gonbidatutako konpainietako artistekin
- 3 tailer EASAC zirku eskolak antolaturik
- 'Deskubritzeko' 5 tailer, tokiko aktore kultural eta artistikoek animaturik (zirku, antzerki, dantza...)
Programazioan, mundu mailako musika eta euskal musika uztartuko dituen kontzertu bat izango da ere, Zézé artistarekin.
Ikusgarriak eta tailerretan parte hartzeko informazio guzia hemen klikatuz !