EEP : Hizkuntza jarduera proiektu deialdia

Sailak/Tags
    raz

    2026ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdia irekia da!

    Hizkuntza jarduera proiektu deialdia euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren artea, partaidetzan antolatua da, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren alorrean garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

    Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

    • Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean den legediaren errespetuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozoin elkarte edo eragile pribaturei irekia da
    • Deialdi horren bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2026an burutu behar dute
    • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin

    Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2026ko hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

    Eskaera:

    Eskaera guziak online egin behar dira dirulaguntzen atariaren bidez, formularioa frantsesez eta euskaraz betez.

    • Konturik ez baduzue:

    Dirulaguntzen atarian kontu bat sortu eta formularioaren atal guziak bete behar dituzue.

     Kontua sortzerakoan, honako agirien aurkeztea eskatuko zaizue:

    • Elkarteentzat: estatutuak, suprefeturako deklarazio agiria, zuzendaritza entitatearen osaera, Banku Nortasun Agiria (BNA) eta egituraren jarduerari loturiko beste edozein dokumentu.
    • Enpresentzat: 3 hilabete baino gutiagoko Kbis agiria, Banku Nortasun Agiria (BNA) eta egituraren jarduerari lotutako beste edozein dokumentu.
    • Kontu bat duzuenentzat:

    Dirulaguntzen atarian konektatu eta "Egituraren identifikazioa" atalean diren informazio eta dokumentuak zuzenak direla egiaztatu, edo beharrezkoa bada eguneratu, eta ondotik formularioaren gainerako atalak bete.

    Dirulaguntzen atarira sartzeko: 

    Txostenen aurkezteko azken epea: 2026ko maiatzaren 7a

    Réglement appel à projets action linguistique 2026