Borondatezko Ekarpenen Guneak - Pasa txartelen banaketa

Sailak/Tags
    raz

    Borondatezko Ekarpenen Guneak (PAV) bereziki egokitutako guneak dira, zakarrontzi-kamioiak sartu ezin diren eremuetan bizi diren herritarrentzat. Gune hauetan, hondakin birziklagarriak edo etxeko hondakinak erreski utz ditzakezu edukiontzietan: beira, papera, ontziak....

    Bilketa puntu hauek zerbitzu praktikoa eskaintzen dute, eta hondakinen kudeaketa egokia bermatzen dute, kamioiaren pasarik ez dagoen arren.

    Gune hauetara (PAV) sartzeko beharrezkoak diren txartelen banaketari buruzko informazio-flyer bat banatuko zaie dagokien herritarrei: kamioiak iristen ez diren bideetako eta herriguneko bizilagunei. Kartelak ere jarriko dira bilketa-gune berrietan eta edukiontzi publikoetan.

    ⚠️ Garrantzitsua : banakako edukiontziak badituzu, ez duzu txartelik behar.

    Ekipamendu berri hauen inguruko galderarik baduzu, dei dezakezu 05 59 57 00 00 – 2 kodea.