"Lotto, sehaska bidaia" liburuaren aurkezpena

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2025/12/20, 10:00etatik

    • Telefonoa

    • Helbidea

      Azkaingo liburutegia

    "Lotto, sehaska bidaia" liburuaren aurkezpena Azkaingo liburutegian

    Azkaingo herriak gonbidapena luzatzen dizue Lotto, sehaska bidaia haur-liburu berriaren aurkezpenera.
    Abenduaren 20an, 10:00etan, larunbat goizean, haur eta familiekin momentu goxo bat partekatzeko parada izanen dugu.

    Aurkezpenean Ana Imaz eta Haira Aizpurua egileak, eta Mirentxu Ibargarai (HARIA) izanen ditugu gurekin. Gainera, kantua entzuteko aukera izanen da, eta ondoren haurrentzako kolaketa tailerra eskainiko da, liburuaren unibertsoan murgiltzeko.

    Haurrek kolaketa tailerran parte hartzeko izena eman behar dute aitzinetik : 05 59 54 66 89

    Heldu eta haurrak gonbidatuak zarete euskarazko momentu atsegin bat bizitzera, irudien, musikaren eta sormenaren bidez.

    Etorri! Denak ongi etorriak zarete!