Azkaingo eskola publiko berria

Vue du Groupe scolaire depuis la rue Burdin Bidéa
Atelier d'architecture HIRU - www.hiru.fr

Azkaingo herriak proiektu handinahi bat abiatu du: eskola publiko berri bat eraikitzea, haurren, familien eta irakasleen beharrei erantzuteko, orain eta hurrengo hamarkadetan. Ikastegi hau ez da ikasgela izango bakarrik: bizitzeko, partekatzeko eta naturan hezteko gunea izanen da.

Hezkuntza eta pedagogia denentzat

Eskola elebiduna eta inklusiboa

Eskola berriak 212 haur ingururi ateak irekiko dizkie:

  • 3 ama-eskola gela (horietarik 2 murgiltze osoan, euskaraz),
  • 5 lehen mailako gela elebidun,
  • ULIS gela 1 (ahalmen urriko haurrentzat, inguruko herrietakoak ere hartuko dituena).

Horrek erakusten du Azkainek euskararekiko lotura sendoa duela, eta ikasle guzien tokia bermatzeko nahia.

Familiendako bizi-gune bat

Eskolak ALSH izeneko herriko etxeko aisialdi zerbitzua hartuko du: asteazkenetan eta eskola oporretan irekia, 45–50 haur opor laburretan eta 75–80 haur udan. Hau funtsezko laguntza da herriko zein inguruko familien beharretarako.

Herriarekin lotua

Eskola berria trinketearen eta kirol eremuen ondoan egonen da. Bide seguru batek lotuko du zuzenean herriko plazarekin, saltegi eta zerbitzuekin.

Arkitektura: tradizioa eta gaurkotasuna

Haurren neurrira egina

  • Haurtzaindegia: solairu bakarrean, lorategi eta berdeguneetara irekia.
  • Lehen maila: argitsua eta moldagarria, beharrez gero 2 gela gehiago gehitzeko posibilitatea.
  • Jantegia: zabala eta atsegina, ikasle eta irakasleentzat.
  • Patioak: lorategi pedagogikoak, joko eta natura ezagutzeko eremuak.

Ingurumenarekiko errespetua

Eskolaren eraikuntza iraunkorra izanen da:

  • bioklimatikoa, energia gutti kontsumituz,
  • tokiko eta berriztagarri diren materialekin (egurra, lihoa, teila zaharrak berrerabiliz…),
  • argi eta beroaren kudeaketa naturala,
  • uraren erabilpen arduratsua eta naturaren babesa.

Herriari begira

Eskolaren itxura modernoa eta tradizionala izanen da aldi berean: teilatu gorriak, horma zuriak eta egurrezko egiturak herriko etxeen antzera, baina forma berritzaileekin.
Eraikinak paisaiaren parte izanen du, herrigunearen bizi berritzeari lagunduz.

 Azkaingo eskola publika berria ez da soilik ikasteko toki bat izanen: bizitzeko eta elkarrekin hazi eta ikasteko espazioa ere bai, belaunaldi berrientzat herriaren altxor.

Diruztatze plana

Eraikuntzaren kostua : 5 146 840 € zergarik gabe

  • Estatuaren dirulaguntza :
"Dotation de soutien à l'investissement local" lehen fasea : 290 958 €
"Dotation de soutien à l'investissement local" bigarren fasea : 300 000 €

  • Pirinio Atlantikoetako departamenduaren dirulaguntza : 617 621 €
  • Euskal Hirigune elkargoaren dirulaguntza (laguntza deialdia) : 190 166,75 €
  • Azkaingo Herriaren auto finantzaketa : 3 748 094,25 €