Azkaineko Ibilaldi Gormanta maiatzaren 2an, larunbatez, iraganen da. Hitzordua Azkaineko Atletismoko elkarteak antolatzen du, eta helburua da natura, kirola eta gastronomia uztartzea giro goxo batean.
Ibilbidea 10 kilometrokoa izango da, Larrungo mendiko bidexketan zehar, eta bidean hiru geldialdi gastronomiko egingo dira.
Abiatzea Azkaineko Herriko Etxeko Bil Toki gelatik izango da, 11:00etatik 12:00etara. Izena ematea bertan egingo da, 10:00etatik aitzina. Prezioak honakoak dira: 12 € helduentzat eta 8 € 12 urtetik beherakoentzat.

