Bilkura publikoa : zer egin du ene herriak klimaren alde ? Zer anbizio heldu den kargualdiarentzat ?
Kargualdiaren bilanaren emaitzak plazaratu eta gero, Bizik bilkura publiko bat antolatzen du, Bilana eta Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko ituna aurkezteko. Zatozte kargualdi honetako ikasgai nagusiak ezagutzera, eta Euskal Herri iraunkorrago, bidezkoago eta solidarioago batendako neurrien proposamenak aurkitzera.
Hitzordua azaroaren 27an, ostegunarekin arratseko 7etan, herriko kontseiluko gelan (Bil Toki parean).

