Saguzar : etxekide diskretu batzuk bazenitu?

Sailak/Tags
    raz

    Saran, Azkainen, Urruñan edo Biriatun bizi zara? Ba ote dakizu zure herria Natura 2000 Larrun Mendigunea – Xoldokogaina gunearen parte dela? 5.000 hektarea baino gehiagoko gune babestu honek oihan, larre, soropil, ezponda eta leize-zilo zernahi baditu, eta bioaniztasun ohargarria aterpetzen du… hauen artean, europar intereseko 7 gauenara-espezie!

    Diskretuak, baliosak, baina batzuetan ezezagunak, gauetako biztanle ttipi horiek dira gaur egun Euskal Hirigune Elkargoak eta LPOk (Hegaztiak Zaintzarako Liga) eramaten duten ikerketa baten muinean. Helburua?  Gunea nola erabiltzen duten hobeki ulertzea, haiek hobeki babesteko.

    ? Gauenara batzuk ikusi dituzu egunez, zure selauruan, belartegian, sotoan, kanpoko leiho baten gibelean, zubi baten azpian edo arbola huts baten barnean? Zure behaketek interesatzen gaituzte!

    Eskertzen zaitugu edozein gauenara/saguzar abten presentzia jakinarazteagatik, zurekin harremanetan ezartzeko molde bat emanez: jean-paul.urcun@lpo.fr edo sms-ez 06 76 52 46 46.

    Zure laguntza zinez baliosa da tokiko aberastasun natural hori zaintzeko, eta, aldi berean, harekin harmonian bizitzen segizeko!