Argazki liburu saloina

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2026/12/04tik - 2026/12/06ra

    Azkaingo Liburu-Argazki saloina – 2. edizioa

    2026ko abenduaren 5ean eta 6an, 10:00etatik 18:00etara – herriko plaza – Sartzea urririk

    Azkaingo Liburu-Argazki saloinaren bigarren edizioarekin itzuliko da! 25 erakusketari baino gehiago bilduko dira, argazkilariak, argitaletxeak eta argazkigintzako profesionalak, argazki-liburuen sorkuntza garaikidea ezagutarazteko.

    Egitarauan:

    • Salmenta-gunea eta erakusketak: argazki-liburuak, argitaletxeak eta argazkilarien lanak ezagutzeko aukera.
    • Topaketak eta liburu sinatzeak, argazkilari eta argitaletxeekin.
    • Sormen tailerrak eta animazioak, haur eta helduentzat.
    • Sentsibilizazio eta bitartekaritza-ekintzak, argazkigintzaren inguruan.
    • Irakurketa publikoak eta aurkikuntza artistikoak.

    Ez galtzeko bi hitzordu:

    • Abenduaren 4an, ostirala, 18:30ean: Gabrielle Duplantier-en WILD ROSE erakusketaren inaugurazioa.
    • Abenduaren 5ean, larunbata, 18:30ean: Killika argitaletxeak plazaratutako Un siècle de photographie basque 1839 à 1939 liburuaren aurkezpena.
    • Abenduaren 4an, ostirala, jardunaldi profesionala ere antolatuko da, liburuaren sorkuntzaren, ekoizpenaren eta hedapenaren inguruko topaketa eta trukeekin.

    Edizio honetan, Laurent Platerorekin idazketa-tailer bat eta Claude Norirekin argazki-ibilaldi poetiko bat ere proposatuko dira, Téléthon elkartearen alde.

    Argazkigintza, liburuak, topaketak eta aurkikuntzak: hitzordua Azkaingo plazan!

    Informazio gehiago: www.zilargia.com
    Harremanetarako: salon.livrephoto.ascain@gmail.com