Lehortea: etxebizitzetako arrailduren eta lur-mugimenduen kontaketa


Sailak/Tags
    raz

    Lehortearen ondorioz, eraikin batzuek buztin-lurren uzkurtze- eta hantura-fenomenoek eragindako kalteak izan ditzakete. Fenomeno horiek, besteak beste, barneko eta kanpoko hormetan arraildurak agertzea edo lehendik daudenak handitzea.  

    Etxebizitzetako arrailduren eta lur-mugimenduen kontaketa 

    Lehortearen ondorioz, eraikin batzuek buztin-lurren uzkurtze- eta hantura-fenomenoek eragindako kalteak izan ditzakete. Fenomeno horiek, besteak beste, honako kalte hauek eragin ditzakete:

    • Barneko eta kanpoko hormetan arraildurak agertzea edo lehendik daudenak handitzea;
    • Fatxadetan, lurzoruetan edo sabaietan arraildurak agertzea;
    • Hormen mugimenduak edo deformazioak;
    • Zoladuren edo zimenduen deformazioak;
    • Etxebizitzen egiturari eragiten dioten beste kalte batzuk.

    Azkaingo Herriko Etxeak, etxebizitzan mota horretako kalteak antzeman dituzten herritarrak Herriko Etxearekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditu, jakinarazitako egoerak zenbatu ahal izateko.

    Zenbaketa horri esker, Herriko Etxeak herrian antzemandako kalteen egoera ezagutu eta egin beharreko urratsak aztertu ahal izango ditu, bereziki lehortearen ondoriozko hondamendi naturalaren egoera aitortzeko eskaera egiteko aukera.

    Nola jakinarazi kalteak?

    Kalteak jasan dituzten azkaindarrei ondoko informazioa eta agiriak Herriko Etxeari helaraztea eskatzen zaie:

    • Jabearen izen-abizenak;
    • Kalteak dituen etxebizitzaren helbidea;
    • Telefono zenbakia eta helbide elektronikoa;
    • Antzemandako kalteen deskribapena (nolakoak diren, non dauden eta noiz agertu edo okertu diren);
    • Antzemandako arrailduren eta kalteen argazkiak;
    • Egindako adituen txostenak edo bestelako agiri teknikoak, halakorik bada

    INPRIMAKIA BETE SAREAN

    Agiriak honela helarazi behar dira:

    Posta elektronikoz: contact@mairie-ascain.fr

    Edo zuzenean Herriko Etxeko harreran.

    Zer urrats egin behar dira asegurantzarekin?

    Herriko Etxeari kalteak jakinarazteaz gain, garrantzitsua da kalteak lehenbailehen zure asegurantzari jakinaraztea, hondamendi naturalaren egoeraren balizko aitortzaren zain egon gabe.

    Horrez gain, gomendagarria da:

    • Asegurantzari galdetzea ea aditu baten azterketa egin daitekeen, kalteak ebaluatzeko eta haien jatorria zehazteko;
    • Arrailduren eta kalteen argazki datatuak gordetzea;
    • Kalteen bilakaera jarraitzeko baliagarriak izan daitezkeen agiri guztiak atxikitzea.

    Kasu: Herriko Etxeari egindako jakinarazpenak ez du ordezkatzen asegurantzari egin beharreko kalte-aitorpena, eta ez du bermatzen hondamendi naturalaren egoera aitortuko denik. Aitorpen hori Estatuko zerbitzuek erabakitzen dute, espedientea aztertu ondoren.

    Herriko Etxeak herritarrak urrats horien bilakaeraz informatuko ditu.