Azkaineko Gaztetxeak bi film proiektatuko ditu urriaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etatik goiti, Kiriku eta From Gaza with love.
Azpitituluak frantsesez. Krakada eskainia.
Kirikou (1998): Kirikou mutiko ttikia, ausarta eta kementsua da. Izan ere, denek diote: «Kirikou ez da handia, baina ausarta da». Afrikako bere herrian, Karaba sorginak begi gaiztoa bota du: iturria agortu da, herritarrak lapurtzen eta gizonak bahitzen ditu.
From Gaza with Love (2025): Urrunetik filmatutako gerra-egunkaria. Suhail Nassarrek Gazako haurren eguneroko bizitza eta bonben azpian bizirik irauteko beren borroka filmatzen du. Charles Villarekin elkarrizketan eta lankidetzan aritzen da, Israelek debekatu baitio Gazan sartzea; bien arteko distantzia 3.200 kilometrokoa da.



