TELETHON 2026: bi eguneko elkartasun mobilizazioa Azkainen!
Abenduaren 5ean, larunbatarekin, eta 6an, igandearekin, Azkain Telethonaren alde mobilizatuko da! Elkarteek, boluntarioek eta herriko etxeak bi eguneko hitzordua ematen dizuete, elkartasuna eta parte-hartzea ardatz.
Egitarauan: oinezko ibilaldiak, bizikleta ateraldia, argazki-ibilaldi poetikoa, zumba, musika animazioak eta bazkari solidarioa. Telethonaren alde parte hartzeko parada ugari!
Abenduaren 5a, larunbata
Oinezko ibilaldiak Ibiltzaile d’Elgarrekin elkartearekin. Hitzordua 9:00etan Azkaineko plazan, 9:30ean abiatzeko.
Bi ibilbide proposatuak dira, denentzat irekiak:
- 7,5 km, 270 metroko desnibelarekin;
- 9 km, 500 metroko desnibelarekin.
2 oren eta erdi eta 3 oren arteko iraupena aurreikusi behar da. Norberak nahi duen ekarpena.
Abenduaren 6a, igandea
Goiz osoan animazio anitz izanen dira!
9:00 – Bizikleta ateraldia Elgarrekin elkarteko txirrindularitza sailarekin
Abiatzeko hitzordua Azkaineko plazan. Denentzat irekia. Lehen 20 kilometro inguruko itzulia egin ondoren, itzultzeko aukera izanen da. Norberak nahi duen ekarpena.
10:30 – Ibilaldi poetiko eta fotografikoa
Claude Norik gidaturiko ibilaldia, Zilargia elkarteak antolatua, Argazki Liburuaren Azokaren karietara. Telethonaren alde eginen da. Abiatzeko hitzordua Azkaineko plazan. Norberak nahi duen ekarpena.
11:00 – Zumba merkatu estalian
Fit’Enjoy elkarteak antolaturiko zumba saioa. Norberak nahi duen ekarpena.
11:30 – Aperitifa musikarekin
Larrun Kanta eta Kornelio Kantuz taldeek giroa alaituko dute. Edalontzia: 1 €.
Goiz horretan, Larrun Kanta elkarteak urdaiazpiko bat irabazteko joko bat ere proposatuko du: urdaiazpikoaren pisua asmatu beharko da!
12:00etatik goiti – Bazkari solidarioa Bil Toki gelan
Herriko etxeak bazkari osoa proposatzen du, Azkaineko hiru eskolen laguntzarekin, azken hauek desertak prestatuko baitituzte.
Menua 10 €-tan:
- Sartzea: terrina;
- Platera: euskal oilaskoa;
- Postrea: bixkotx zati bat.
Bazkaria eramateko edo bertan jateko aukera izanen da. Ez ahantz zuen ontziak ekartzea!
Denak batera, Telethonaren alde!
Milesker mobilizazio solidario hau posible egiten duten elkarte, boluntario eta parte-hartzaile guziei.
Abenduaren 5ean eta 6an, Azkainen, zuen beha izanen gira!

