Gazteen triatloia eta duatloia Azkaingo igerilekuan
Urtero bezala, Azkaingo Herriko Etxeko Gazteria zerbitzuak, herriko bestak direla eta, gazteei zuzenduriko triatloi eta duatloi bat antolatzen ditu. Probak agorrilaren 14an, ostiralez, izanen dira Azkaingo igerilekuan, 14:00etatik eta 15:00etatik goiti.
Izen-ematea igerilekuan bertan edo probaren egunean egiten ahalko da.


